2014/05/19

Etxebizitza + Estudioa Ondarretan

Iritsi da eguna, gure lehenengo kurtsoko azkenengo proiektuaren entrega eguna. Gezurra dirudi duela zortzi hilabete sartu ginela arkitekturaren mundu ezezagun honetan; baina pixkanak-pixkanak gogoak eta indarrak ipiniz, gauza guztiz berriak ikasten joan gara gure kriterioa garatuz. Orain, lehen ikusi eta ulertu ezin genituen gauzetaz ohartzen gara; baina egia da oraindik bide luzea geratzen zaigula gure kriterio propioa garatzeko.
   

    Beno, esan bezala, iritsi da entrega eguna, gure azken entrega eguna urte honetan. Arazo larriak sortu zaizkit proiektu hau garateko orduan, izan ere, nire ideia ahalik eta eguzki edo argi gehien jasotzea zen, pribatutasuna galdu gabe. Ideia hori jarraituz, zaila egiten zitzaidan lorategiaren eta etxearen arteko lotura aurkitzea, izan ere, eguzkitzapen gehien lortzeko, lorategia hegoalderuntz ireki behar nuen, pribatutasun guztia galduz. 

   Aurreko astean aurkeztu nuen proiektuak modu ez egoki batean arazo horri aurre egiten zion, izan ere, haren eguzkitzapena terrazen bitartez lortuz, baina, lorategiarekin kohesioa albo batera utziz. Baina nire azkenengo proiektu honek, arazo horri modu egoki batean egiten diola aurre uste dut. Horretarako Patioak erabili ditut, espazio ezberdin eta erabilpen ezberdinetarako espazioak sortuz. Honetarako CARLOS FERRATER-en AA housen oinarritu naiz.


   Hona hemen nire proiektuaren argazkiak:









  
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina