2013/10/29

LOGELAREN  LAN-MAKETA

Oraingo honetan, arkitekturako ikasle batentzat logela bat disenatu behar dugu. Proiektu honen helburua 20m^2-ko logela bat egitea da, komuna, ohea, eta lan-tokia duen logela bat hain zuzen. Horretarako lan-maketa bat egin dut, buruan dudan logelaren ideia nagusiak biltzen dituenak. Hona hemen nire logelaren proposamena:
 Bertan, Mies van der Rohen, Eileen Grayn eta Walter Gropiusen altzariak erabiliko ditut.

2013/10/22

      LOGELA


    Gure logelak izugarrizko garrantzia dute gure eguneroko bizitzan, bertan indar berritzen baikaga egun berria indartsu eta gogotsu hartzeko. Beraz, logelaren espazioak oso garrantzitsuak dira, izan ere, espazio horiek esentzia bat dute, eta logelari buruzko informazioa ematen digute.

   Beharbada, logelari buruz dudan ikuspuntua ezbiderdina izango da, izan ere, txikitatik anaiarekin konpartitu dut logela, eta inoiz ez dut nire logela propioa eduki. Honek nigan eragina eduki duela iruditzen zait, izan ere, gaur egungo logelaren kontzeptu batzuekin ez nator bat.

  Hasteko, logelak ez luke pisu bat izan behar, hau da, logelan ezin ditugu telebista eta horrelako gailuak sartu, honek gure familiarengandik urruntzen baitigu, denbora guztia logelan sartuta egoten baikara. Gainera, sinpletasunaren aldekoa naiz, hau da, beharrezkoa iruditzen zait logela bat pertsonalizatzea azken finean zure 
ispilua baita, baina sinpletasunaren barruan.  Laburbilduz, nire iritziz logela lo egiteko toki bat besterik ez da. 

"Menos es más" Mies van der Rohe.


   Gainera, batzuetan gauzak tokiz aldatu  edo hormak beste kolore batekin pintatu behar direla iruditzen zait, espazio berriak sortzeko eta monotomia hortatik alde egiteko. 
  
   Bestalde, logelak eta lantokiak bananduta egon berharko lukete nire iritziz. badakit espazio faltagatik biak gela baten barruan sartzen direla, baina beharrezkoa iruditzen biak ezberdintzea; horma bat erabiliz  edo espazio ezberdinak sortuz. Izan ere, laneko tentsio guztia logelan pilatzen da, eta lo egiterako orduan eragin handia du. 

   Gainera, nire kasuan, lan egiterako orduan, nire kaosaren barruan  ordenatua naiz, baina gainerako bizitzan dena txukun eta ordenatuta ikustea gustatzen zait, beraz, esnatzen naizenean, eta lan egiteko maila desordenaturik ikusten dudanean, umore txarrean esnatzen naiz. Beraz, garrantzitsua iruditzen zait logela txukun mantentzea.

   Hori dela eta, proiektu honetan, logela eta lantokia ezberdintzean oinarrituko naiz, espazio ezberdinak sortuz.